miércoles, 9 de diciembre de 2015

Azken saioa!

Arratsalde on lagunok!

Laugarren  eta lauhilabeteko azken saio honetan, pasa den asteko bideoak bukatzeko denbora pixka bat izan dugu. Ondoren, bideoen aurkezpenak egin ditugu taldeka. Bideoak jarri  ez ezik, bideoa sortzeko eman ditugun pausuak eta zailtasunak ere aipatu ditugu.


Hori egin ondoren, atsedenaldi bat egin dugu eta jarraian, gelako kideen blogak ebaluatzen hasi gara. Kide bakoitzak lauzpabost ikaskideenak ebaluatu behar zituen.

Hori egin ahal izateko, irakasleak ebaluazio orri bat bidali dugu korreoz ebaluatu beharreko item batzuk zehaztuz. Horietan, hainbat alderdi jorratu dira. Alde batetik, blogaren  alderdi bisuala (eratua, intuitiboa,argia eta erakargarria), bestetik, idazteko era eta edukiak (ortografia, argumentazioa, ideien adierazpen zuzena, gaien sakontasuna eta abar). Azkenik, eguneroko honetan erabilitako baliabideak egokiak izan diren ala ez. Halaber, ebaluazioen amaieran, izan ditugun klaseen iritzia emateko aukera izan dugu.

Esan beharra dago, ebaluazio hauek gure notatik 6 puntu balio dutela, beraz, zintzoak izateaz gain, gure alde profesionala ateratzeko egoera ezin hobea da.

Hau guztia egin ondoren, irakaslearen ebaluazioa egin dugu. Hori egindakoan, oraintxe mementoan irakurtzen ari zareten sarrera egiteko aukera eta denbora izan dugu.

Beraz, hasieran aipatu dudan bezala, gaur azken saioa izan da, baita azken publikazioa ere. Horregatik, agur esan nahi dizuet eta espero dut hemen idatzitako guztia norbaitentzat baliagarria izatea.

ESKERRIK ASKO!!  






miércoles, 2 de diciembre de 2015

Bideo edizioa

Arratsalde on guztioi!
Hirugarren saio honetan, bideoak editatzen ikasi dugu. Horretarako, Adobe Premier Pro programa erabili dugu.
Lehenengo eta behin, aurreko klasean zer egin duguna aipatu dugu eta gaurko klasean landuko duguna azaldu digu irakasleak. Bideo edizioari hasiera emateko, bideoaren eskema bat egin dugu eta bideo hori muntatzeak dakartzan zeregin guztiekin.
Gure taldekoek, emakumeen indarkeriaren aurkako bideo bat sortu dugu eta hori egiteko, youtuben hainbat bideo ikusi eta deskargatu ditugu. Gero, bideoa mutua izatea nahi genuenez, bi abesti eta Beberen “ella” abestiaren bideoclip-at deskargatu ditugu.
Zerbaitetarako behar baduzue, hemen uzten dizuet youtubetik bideoak eta musika deskargatzeko erabilitako web-orriak. Musika soilik jaisteko, www.vidtomp3.com eta bideoak jaisteko, berriz, www.descargaryoutube.com.
Hori egindakoan, gure bideoan jarri ditugun bideo guztian ebakitzen hasi gara eta hori egin ahal izateko, movie maker programa erabili dugu. Irudiak ere internetetik deskargatu ditugu eta audio bat ere grabatu dugu gure ahotsak bideoan ager daitezen.

Esan behar dut oso interesgarria iruditu zaidala gai hau eta ahotsak grabatzerakoan, konturatu naiz Haur Hezkuntzan oso baliagarria dela umeekin bideoak sortzeko. Izan ere, ipuinak haiek kontatuta graba ditzakegu, argazkiak beraien azalpenekin eta abar. Halere, ez da oso erraza programa hau erabiltzea, beraz, zerbait berezia egin baino lehen, programa pixka bat ikertzea aholkatzen dizuet.

Azkenik, hona hemen gure bideoan agertzen den ideia nagusiena: ASKI DA!

 
ESKERRIK ASKO ETA HURRENGORA ARTE!!