miércoles, 25 de noviembre de 2015

Ipuinak sortzen!

        Kaixo irakurle guztioi!

      Gaur, IKT-ko saioan, ez ditugu hainbeste gai landu, baina egin duguna oso baliagarria dela deritzot. Izan ere, hasieran, gure ipuina zein adinari zuzenduta egongo den, ipuinean agertuko diren gaiak, nola landu daitezkeen Haur Hezkuntzako etapan eta abar. Une horretan, klasea bitan banatuta zegoen, hau da, azalpenak ematen ari zirenak irakaslearen papera betetzen ari ziren eta entzuleak, berriz, gurasoen papera. Hori horrela izanik, hainbat galdera sortu dira edukien lanketari buruz.

     Goian aipatutakoa egin ondoren, ipuina sortu ahal izateko tresna edota erreminta baten bila aritu gara. Nire taldean, lau aplikazio edo programa online aztertu ditugu, hala nola; www.navediclo.it, www.nicetalest.com, www.storyjumper, www.storybird.com eta www.goanimate.com. Hauetatik, story-bird eta eta nice talest pixka bat gainetik aztertu ditugu, baina aukera mugatuak ikusi ditugunez, go animate programa erabiltzea erabaki dugu. Azken honetan, gehiago sakonduko dut geroago.

       Erreminta aztertu eta pixka bat erabili ondoren, ipuina egiteari ekin diogu, gero gainerako klasekideei gure lana eta programa hori nola erabiltzen den azaltzeko. Klasean agertu diren programak hauek izan dira: story-bird, wideo, powtoon, story jumper, go animate eta picture book maker (culture street). Esan behar dut, hauetako batzuk, aukera oso mugatuak ematen dituztela eta hezkuntzan zerbait zehatza egiteko soilik ikusi ditudala baliagarri. Powtoon, story-bird eta culture street, esaterako, letra mota, kolore eta tamaina bakarra eskaintzen du. Wideo, aldiz, aukera oso zabalak eskaintzen ditu baina ipuinaren bideo bat egitekotan, 30 segundokoa soilik egin daiteke. 

       Horiek aipatu ondoren, oso garrantzitsua iruditzen zait aipatzea picture book maker izan ezik, beste guztiak erabili ahal izateko erregistratzea ezinbestekoa dela. Halere, doakoak dira, nahiz eta kasu askotan egindako lana ezin diren inprimatu ezta deskargatu ere. 

        Klasea amaitu aurretik, hurrengo klaserako zereginak ere aipatu ditugu, hau da, 6 minutuko iraupena duen bideo bat sortzea eta editatzea. Horretarako, plangintzaren pausuak aipatu ditugu.

        Azalpen hauek guztiak eman ondoren, hemen uzten dizuet gure ipuinaren azala ikusgarri.




      Go animate programak aukera asko ematen ditu, hala nola; ipuinekin bideoak egitea, testua idatzizko hizkuntzan edo ahozko hizkuntzan grabatzea, pertsonaiak guk geuk sortzea (ilea, arropak, aurpegia, ezaugarriak eta abar aukeratuz), pertsonaien mugimenduak eta sentimenduak ere aukeratu daitezke, bideoari musika jarri diezaiokegu, fondoa edo agertokia aukeratzeko aukera zabalak ematen ditu. Halere, aipatu beharra dago ezin direla Interneteko irudirik txertatu, bertan agertzen direla soilik erabil baitaitezke.

        Programa hau, oso baliagarria iruditzen zait Haur Hezkuntzan erabiltzeko, bai ipuinak sortzeko, bai beste jarduera batzuk egiteko, hala nola; sentimenduak lantzeko. Egia esan, nik neuk programa hau ezaguna dut, beste ikasgai baterako ipuina sortzeko erabili baitut.

Go animate gauza jakin batzuetarako soilik erabili dut eta beraz ez daukat askorik esateko, baina erabili dudanagatik oso tresna baliagarria dela uste dut. Izan ere, nahiz eta dena ingelesez egon, nahiko ulergarria da.

        Amaitzeko, esan behar dut programa hau erabiltzera animatzen zaituztela, oso egokia ikusten dudala gauza asko lantzeko.

     DATORREN ASTERA ARTE ETA ESKERRIK ASKO NIRE BLOGA IRAKURTZEN DUZUEN GUZTIEI.


miércoles, 18 de noviembre de 2015

Zerbait alda dezakegu etorkizunean IKT-ak ondo erabiliz gero?


Gaur, IKT-ko lehen saioan, identitate digitala eta Big Bang Datari buruzko hainbat bideo eta informazio jaso ditugu eta bideo horiek ikusi eta komentatu ondoren, interneten aritzearen alde positiboak eta negatiboak atera ditugu. Izan ere, beti pentsatzen dugu internetek gure gizarteari ekarri dizkion onurak oso baliagarriak eta kontuan izatekoak direla, baina normalean, ez gara konturatzen erabiltzen ditugun tresnen erabilera desegokiak kalteak baino ez dituela ekartzen. Ondoren, mitoak aipatu eta era laburrean azaldu dutugu, baita PBL-ak zer diren. Hau da, problemetan oinarritutako ikaskuntza aztertu genuen, gure ikasketetan honetan oinarritzen den lan bat egin behar baitugu eta zer nolako onurak dituen aztertzeko. Azkenik, ipuin bat egiteko asmoz, adin bat aukeratu eta curriculum-a kontuan izanik, adin horretan lantzen diren edukiak ateratzen hasi gara.

Goian aipatutako gai horiek guztiak aintzat hartuz, identitate digitalari aipamen berezia eskainiko diot gaur. Hementze daukazue bideo bat eskuragarri, horrela, gaiaren nondik norakoak ikusteko aukera izango duzue.



Hasteko esan behar dut, denok edo ia denok daukagula zerbait esateko identitate digitalari buruz. Nahiz eta ez jakin zehatz mehats zer den, soma dezakegu interneten gure buruari buruz agertzen den informazioari eta irudiari erreferentzia egiten diola.

Egia esan, ez dakit zer nolako irudia ematen dudan interneten, baina gaur egun ia ez dut ezer argitaratzen. Sare sozialak ez ditut erabiltzen, soilik twitterra baina gero eta gutxiago, aspaldi identitate digitalaren ideia hau kezkatu ninduen eta sare sozialetatik aldentzea erabaki nuen. Halere, nire lagunek, beraien facebookean ni agertzen naizen argazkiak igotzen dituzte, beraz, ez nago hain aldenduta. 

Gainera, Big Bang Dataren proiektuak erakusten digu gure datu guztiak kontrolpean daudela, hau da, egunerokotasunean egiten ditugun gauza edo kontsulta guztiak kontrolatuta daudela. Izan ere, interneten bidez, non gauden, zer egiten dugun, online erosketak egiten baditugu, norekin gauden eta abar jakin dezakete. 

Horregatik, uste dut gai honi buruzko hausnarketa txikitxo bat egin beharko genukeela gizarte mailan. Hots, oso garrantzitsua deritzot umeek txikitatik gai honi buruzko informazioa izateari eta informazio hori era egokian kudeatzeko gaitasuna izateari. Alabaina, informazioaren gizartean jaio dira eta hainbat gailu dituzte beraien eskura txikitatik. Haurrak gailu horien erabilera egokia egiteko zuzendu behar ditugu eta hori irakasleon lana da.

Irakasleek ere, gai hau lantzeko hainbat tresna erabil ditzakete, hala nola; ipuin bat sortu non, gai hau lantzen den eta ondorio jakin batzuk ikusten diren, gauza edo jolas jakin batzuk proposatzea atzera bueltatzeko aukerarik ematen ez dutenak eta abar.

Beraz, gaiari amaiera emateko, zuek ere gai honi buruzko hausnarketa egitea gustatuko litzaidake. Noren esku dago haurren identitate digitalaren sorrera? Non daude mugak? Irakasleek zerbait egin dezake haurrak bideratzeko? Eta gurasoak?