Laugarren eta
lauhilabeteko azken saio honetan, pasa den asteko bideoak bukatzeko denbora
pixka bat izan dugu. Ondoren, bideoen aurkezpenak egin ditugu taldeka. Bideoak
jarri ez ezik, bideoa sortzeko eman
ditugun pausuak eta zailtasunak ere aipatu ditugu.
Hori egin ondoren, atsedenaldi bat egin dugu eta
jarraian, gelako kideen blogak ebaluatzen hasi gara. Kide bakoitzak lauzpabost
ikaskideenak ebaluatu behar zituen.
Hori egin ahal izateko, irakasleak ebaluazio orri bat
bidali dugu korreoz ebaluatu beharreko item batzuk zehaztuz. Horietan, hainbat
alderdi jorratu dira. Alde batetik, blogaren
alderdi bisuala (eratua, intuitiboa,argia eta erakargarria), bestetik, idazteko
era eta edukiak (ortografia, argumentazioa, ideien adierazpen zuzena, gaien
sakontasuna eta abar). Azkenik, eguneroko honetan erabilitako baliabideak
egokiak izan diren ala ez. Halaber, ebaluazioen amaieran, izan ditugun klaseen
iritzia emateko aukera izan dugu.
Esan beharra dago, ebaluazio hauek gure notatik 6 puntu
balio dutela, beraz, zintzoak izateaz gain, gure alde profesionala ateratzeko
egoera ezin hobea da.
Hau guztia egin ondoren, irakaslearen ebaluazioa egin
dugu. Hori egindakoan, oraintxe mementoan irakurtzen ari zareten sarrera
egiteko aukera eta denbora izan dugu.
Beraz,
hasieran aipatu dudan bezala, gaur azken saioa izan da, baita azken
publikazioa ere. Horregatik, agur esan nahi dizuet eta espero dut hemen
idatzitako guztia norbaitentzat baliagarria izatea.
ESKERRIK ASKO!! 
No hay comentarios:
Publicar un comentario