miércoles, 25 de noviembre de 2015

Ipuinak sortzen!

        Kaixo irakurle guztioi!

      Gaur, IKT-ko saioan, ez ditugu hainbeste gai landu, baina egin duguna oso baliagarria dela deritzot. Izan ere, hasieran, gure ipuina zein adinari zuzenduta egongo den, ipuinean agertuko diren gaiak, nola landu daitezkeen Haur Hezkuntzako etapan eta abar. Une horretan, klasea bitan banatuta zegoen, hau da, azalpenak ematen ari zirenak irakaslearen papera betetzen ari ziren eta entzuleak, berriz, gurasoen papera. Hori horrela izanik, hainbat galdera sortu dira edukien lanketari buruz.

     Goian aipatutakoa egin ondoren, ipuina sortu ahal izateko tresna edota erreminta baten bila aritu gara. Nire taldean, lau aplikazio edo programa online aztertu ditugu, hala nola; www.navediclo.it, www.nicetalest.com, www.storyjumper, www.storybird.com eta www.goanimate.com. Hauetatik, story-bird eta eta nice talest pixka bat gainetik aztertu ditugu, baina aukera mugatuak ikusi ditugunez, go animate programa erabiltzea erabaki dugu. Azken honetan, gehiago sakonduko dut geroago.

       Erreminta aztertu eta pixka bat erabili ondoren, ipuina egiteari ekin diogu, gero gainerako klasekideei gure lana eta programa hori nola erabiltzen den azaltzeko. Klasean agertu diren programak hauek izan dira: story-bird, wideo, powtoon, story jumper, go animate eta picture book maker (culture street). Esan behar dut, hauetako batzuk, aukera oso mugatuak ematen dituztela eta hezkuntzan zerbait zehatza egiteko soilik ikusi ditudala baliagarri. Powtoon, story-bird eta culture street, esaterako, letra mota, kolore eta tamaina bakarra eskaintzen du. Wideo, aldiz, aukera oso zabalak eskaintzen ditu baina ipuinaren bideo bat egitekotan, 30 segundokoa soilik egin daiteke. 

       Horiek aipatu ondoren, oso garrantzitsua iruditzen zait aipatzea picture book maker izan ezik, beste guztiak erabili ahal izateko erregistratzea ezinbestekoa dela. Halere, doakoak dira, nahiz eta kasu askotan egindako lana ezin diren inprimatu ezta deskargatu ere. 

        Klasea amaitu aurretik, hurrengo klaserako zereginak ere aipatu ditugu, hau da, 6 minutuko iraupena duen bideo bat sortzea eta editatzea. Horretarako, plangintzaren pausuak aipatu ditugu.

        Azalpen hauek guztiak eman ondoren, hemen uzten dizuet gure ipuinaren azala ikusgarri.




      Go animate programak aukera asko ematen ditu, hala nola; ipuinekin bideoak egitea, testua idatzizko hizkuntzan edo ahozko hizkuntzan grabatzea, pertsonaiak guk geuk sortzea (ilea, arropak, aurpegia, ezaugarriak eta abar aukeratuz), pertsonaien mugimenduak eta sentimenduak ere aukeratu daitezke, bideoari musika jarri diezaiokegu, fondoa edo agertokia aukeratzeko aukera zabalak ematen ditu. Halere, aipatu beharra dago ezin direla Interneteko irudirik txertatu, bertan agertzen direla soilik erabil baitaitezke.

        Programa hau, oso baliagarria iruditzen zait Haur Hezkuntzan erabiltzeko, bai ipuinak sortzeko, bai beste jarduera batzuk egiteko, hala nola; sentimenduak lantzeko. Egia esan, nik neuk programa hau ezaguna dut, beste ikasgai baterako ipuina sortzeko erabili baitut.

Go animate gauza jakin batzuetarako soilik erabili dut eta beraz ez daukat askorik esateko, baina erabili dudanagatik oso tresna baliagarria dela uste dut. Izan ere, nahiz eta dena ingelesez egon, nahiko ulergarria da.

        Amaitzeko, esan behar dut programa hau erabiltzera animatzen zaituztela, oso egokia ikusten dudala gauza asko lantzeko.

     DATORREN ASTERA ARTE ETA ESKERRIK ASKO NIRE BLOGA IRAKURTZEN DUZUEN GUZTIEI.


No hay comentarios:

Publicar un comentario