Gaur, IKT-ko lehen saioan, identitate digitala eta Big Bang
Datari buruzko hainbat bideo eta informazio jaso ditugu eta bideo horiek ikusi
eta komentatu ondoren, interneten aritzearen alde positiboak eta negatiboak
atera ditugu. Izan ere, beti pentsatzen dugu internetek gure gizarteari ekarri
dizkion onurak oso baliagarriak eta kontuan izatekoak direla, baina normalean,
ez gara konturatzen erabiltzen ditugun tresnen erabilera desegokiak kalteak
baino ez dituela ekartzen. Ondoren, mitoak aipatu eta era laburrean azaldu
dutugu, baita PBL-ak zer diren. Hau da, problemetan oinarritutako ikaskuntza aztertu genuen, gure ikasketetan honetan oinarritzen den lan bat egin behar baitugu eta zer nolako onurak dituen aztertzeko. Azkenik, ipuin bat egiteko asmoz, adin bat aukeratu eta curriculum-a
kontuan izanik, adin horretan lantzen diren edukiak ateratzen hasi gara.
Goian aipatutako gai horiek guztiak aintzat hartuz,
identitate digitalari aipamen berezia eskainiko diot gaur. Hementze daukazue
bideo bat eskuragarri, horrela, gaiaren nondik norakoak ikusteko aukera izango
duzue.
Hasteko esan behar dut, denok edo ia denok daukagula
zerbait esateko identitate digitalari buruz. Nahiz eta ez jakin zehatz mehats
zer den, soma dezakegu interneten gure buruari buruz agertzen den informazioari
eta irudiari erreferentzia egiten diola.
Egia esan, ez dakit zer nolako irudia ematen dudan
interneten, baina gaur egun ia ez dut ezer argitaratzen. Sare sozialak ez ditut
erabiltzen, soilik twitterra baina gero eta gutxiago, aspaldi identitate
digitalaren ideia hau kezkatu ninduen eta sare sozialetatik aldentzea erabaki
nuen. Halere, nire lagunek, beraien facebookean ni agertzen naizen argazkiak
igotzen dituzte, beraz, ez nago hain aldenduta.
Gainera, Big Bang Dataren proiektuak erakusten digu gure
datu guztiak kontrolpean daudela, hau da, egunerokotasunean egiten ditugun
gauza edo kontsulta guztiak kontrolatuta daudela. Izan ere, interneten bidez,
non gauden, zer egiten dugun, online erosketak egiten baditugu, norekin gauden
eta abar jakin dezakete.
Horregatik, uste dut gai honi buruzko hausnarketa txikitxo
bat egin beharko genukeela gizarte mailan. Hots, oso garrantzitsua deritzot
umeek txikitatik gai honi buruzko informazioa izateari eta informazio hori era
egokian kudeatzeko gaitasuna izateari. Alabaina, informazioaren gizartean jaio
dira eta hainbat gailu dituzte beraien eskura txikitatik. Haurrak gailu horien
erabilera egokia egiteko zuzendu behar ditugu eta hori irakasleon lana da.
Irakasleek ere, gai hau lantzeko hainbat tresna erabil
ditzakete, hala nola; ipuin bat sortu non, gai hau lantzen den eta ondorio
jakin batzuk ikusten diren, gauza edo jolas jakin batzuk proposatzea atzera
bueltatzeko aukerarik ematen ez dutenak eta abar.
Beraz, gaiari amaiera emateko, zuek ere gai honi buruzko
hausnarketa egitea gustatuko litzaidake. Noren esku dago haurren identitate
digitalaren sorrera? Non daude mugak? Irakasleek zerbait egin dezake haurrak
bideratzeko? Eta gurasoak?
No hay comentarios:
Publicar un comentario